72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1879
AGINDUA, 2017ko martxoaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zientzi Politikarako zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Hezkuntza Saileko Zientzi Politikarako Zuzendaritzakoa. 520010 kodea, 75. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.