72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
1878
AGINDUA, 2017ko apirilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, aldatu egiten da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 7ko Agindua (Agindu horren bidez, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko eta 2016ko otsailaren 5eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren).
Andoni Etxeberria Elexpuru jaunak, Erika Gómez Calvo andreak, María Pilar Fernández Romero andreak, Alfredo Lakuntza Vicario jaunak eta Mikel Múgica López de Uralde jaunak –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran izangai hautatuak– gorako errekurtsoak jarri zituzten aipatutako sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka (2016-08-08ko EHAA); ebazpen horren bidez, argitara eman ziren aipatutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, merezimenduen baremoari dagokionez.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 12ko, urtarrilaren 16ko, otsailaren 20ko eta martxoaren 13ko aginduen bidez, aintzat hartu ziren jarritako gorako errekurtsoak, eta, horren ondorioz, lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak areagotu ziren.
Horren ondorioz, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez –zeinak aldatu baitzuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko uztailaren 26ko Ebazpena–, aipatutako izangai hautatuek lehiaketa-aldian lortutako puntuazioa areagotu zen. Eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez –zeinak aldatu baitzuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpena–, lortutako puntuazio globala areagotu zen, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak batu izanaren ondoriozkoa. Aldaketa horiek eragina dute aipatutako izangaiei esleitutako zerrenda-zenbakian; horiek praktiketako funtzionarioak izendatuak izan ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren bidez.
Ondorioz, eta horren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 7ko Aginduaren III. eranskina; agindu horren bidez, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko eta 2016ko otsailaren 5eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren. Aipatutako III. eranskinean izandako aldaketak, esleitutako zerrenda-zenbakiari dagokionez, ondoren aipatzen diren terminoetan dira:
– Andoni Etxeberria Elexpuru jaunari –Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia espezialitatekoa, txanda irekian–, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2016031450.
– Erika Gómez Calvo andreari –Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia espezialitatekoa, txanda irekian–, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2016049050.
– María Pilar Fernández Romero andreari –Bigarren Hezkuntzako Biologia eta Geologia espezialitatekoa, txanda irekian–, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2016022150.
– Alfredo Lakuntza Vicario jaunari –Bigarren Hezkuntzako Ingeleseko espezialitatekoa, txanda irekian–, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2016042450.
– Mikel Múgica López de Uralde jaunari –Bigarren Hezkuntzako Biologia eta Geologia espezialitatekoa, txanda irekian– honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2016034650.
Bigarrena.– Agindu hau argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web orrietan: http://www.irakasle.eus eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.