Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1792

IRAGARKIA, Etxebizitza Plan Zuzentzailea (2017-2019) egiteko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: 005SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 005SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebizitza Plan Zuzentzailea (2017-2019) egiteko laguntza teknikoa.

b) Lote-banaketa eta -kopurua: ez dago lote-banaketarik.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

d) Burutzeko epea: 5 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita sei mila euro (66.000) gehi hamahiru mila zortziehun eta hirurogei euro (13.860) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita hemeretzi mila zortziehun eta hirurogei euro (79.860).

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hirurogeita sei mila euro (66.000).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 24a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaburua inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresaburuek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Bestela, urteko negozio-bolumena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumenak, gutxienez, 80.000 eurokoa izan behar du.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, kontratuaren xedearen antzeko bi lan egin behar izan ditu.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 25a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web-orri honen bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zer egunetan jarri den, egun berean kontratazio-organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartuko ez aldaerarik ez alternatibarik.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Haztapena, guztira: 49 puntu.

A) Lan-planaren bideragarritasuna, xehetasun-maila eta egokitasuna. Haztapena: 42 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

B) Lanak egiteko metodologiaren bideragarritasuna eta egokitasuna. Haztapena: 7 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko maiatzaren 8a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko maiatzaren 18a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

13.– Bestelako argibideak: ez.

14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala