Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1785

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, 2016-2017 ikasturterako diru-laguntzak ematen zaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.

2016ko abenduaren 22ko EHAAn, Hezkuntzako sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Agindua argitaratu zen, 3 urtetik beherako umeen udal-eskolentzako 2016-2017 ikasturterako diru-laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzen dituena.

Aipatu aginduaren 13.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuaren aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, a 2017ko martxoaren 9a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala