Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1773

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Nerea Subirán Ciudad andreak gainditu duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Fisiologia» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Nerea Subirán Ciudad andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 35775664S. Kodea: AGC8L1 – D00081-18. Jakintza-arloa: «Fisiologia». Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Fisiologia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko martxoaren 24a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala