68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1770
EBAZPENA, 2017ko martxoaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iñigo Ochoa de Alda Martínez de Apellaniz jaunak gainditu egin duela 2016ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez (2016ko urriaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Iñigo Ochoa de Alda Martínez de Apellaniz jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 18597262Z. Kodea: AGC8L1 – D00006-7. Jakintza arloa: «Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua». Saila: Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Psikopatologia».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2017ko martxoaren 21a.
Errektorea.
Eskumena eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.