68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1766
489/2017 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esther Litago Sola andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzeko dena, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 160/2012 Ebazpenaren bidez (apirilaren 10eko EHAA, 70. zk.), Esther Litago Sola andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Esther Litago Sola andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko apirilaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuari, eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.