Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2017ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1762

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez ingurumen-organoak epea jakinarazten baitu ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko oinarrirako baliozko eta egoki iritzitako oharrak egiteko, Vitoria-Gasteizko Udalak sustatutako «Hedapena, ekialdea-3, Salburuko parkea» izeneko sektoreko 15. plan partzialaren bosgarren aldaketa puntualari dagokionez.

Ingurumen-organoaren izapideetan, Vitoria-Gasteizko Udalak eskatuta, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura sinplifikatua dago Vitoria-Gasteizko Udalak sustatutako «Hedapena, ekialdea-3, Salburuko parkea» izeneko sektoreko 15. plan partzialaren bosgarren aldaketa puntualerako.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Indarreko arauetan xedatutakoarekin bat, ingurumen-organoak prozedura izapidetzen jarraituko du baldin eta nahiko datu badauka ingurumen-txosten estrategiko hori egiteko.

Honaino azaldutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta 45 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:

www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus > Ingurumena > Ingurumen-inpaktua > Hartu parte

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 13a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala