67. zk., 2017ko apirilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1758
IRAGARKIA, 48-PI-A-2015-106 zehapen-espedientean Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2017ko otsailaren 28an emandako ebazpena jakinarazteko dena.
GAIA
Suteen aurkako babes-instalazioa martxan jartzeko hasitako prozeduran atzera egiteko ebazpena jakinaraztea.
LEGE-OHARTARAZPENAK
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko martxoaren 22a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.