Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2017ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1757

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira nekazaritza-lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemari (SIGPAC) aurkeztutako alegazioak ebazteko ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Zuen eskura daude ebazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; eta, beraien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du hientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala