Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2017ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1744

AGINDUA, 2017ko martxoaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, III. Fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

Bilboko Udalak, 2015eko martxoaren 26an, erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketa 734 Banaketa Eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 Egikaritze-Unitatea doitzeko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko uztailaren 28ko Aginduz, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, III. Fasea» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak, ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen urtarrilaren 10eko 4/2017 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Bilboko Udalara bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesatuek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.

Interesatuek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia 85, 6., 48011 Bilbao), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 13a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala