Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2017ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1741

HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 13ko bost agindurena, zeinen bidez xedatzen baita kargutik kentzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean behin-behineko langile batzuk.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 13ko bost agindutan (2017ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zenbakia), zeinen bidez xedatzen baita kargutik kentzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean behin-behineko langile batzuk. Beraz, zuzendu egiten da jarraian:

2017/1571 (1/1), 2017/1572 (1/1), 2017/1573 (1/1), 2017/1574 (1/1), eta 2017/1575 (1/1) orrialdeetan, hurrenez hurren,

Honela dio:

«Bigarrena.– Kargugabetze honek 2017ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak».

Eta honela esan behar du:

«Bigarrena.– Kargugabetze honek 2017ko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak».


Azterketa dokumentala