64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1686
IRAGARKIA, ertzain bati diziplinazko espedientearen kargu-orria jakinarazteko dena.
Aipatutako kargu-orria zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Jakinarazten zaio prozedurako jarduera guztien kopia bat eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).
2.– Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instrukzio-egileari bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.
3.– Ohartarazten zaio, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko martxoaren 23az geroztik.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2017ko martxoaren 24a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.