64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1683
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 263/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko 263/2016-N prozedura izapidetu da, eta haren autoetan ebazpena eman da; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Adam Piotr Smektala demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.