64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1680
67/2017 DEKRETUA, martxoaren 28koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Busturialdeko Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: «Gernika-Bermeo ur-hornikuntza hodiaren proiektua, Gernika-Busturia tarteko saneamendu kolektore orokorrarekin bat datorren zatian» proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Busturialdeko Ur Partzuergoak, «Gernika-Bermeo ur-hornikuntza hodiaren proiektua, Gernika-Busturia tarteko saneamendu kolektore orokorrarekin bat datorren zatian» proiektuaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko beharrezko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2016ko irailaren 6an, Busturialdeko Ur Partzuergoak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hamabost eguneko epez prentsan eta 2016ko irailaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (180. zk.). Bestalde, 2016ko irailaren 6an egindako bilkura berean, Busturialdeko Ur Partzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena egiteko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta hamazazpi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Bermeon, Busturialdea eskualdeko ur-horniduraren arazoak konpontzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, deklaratzea Busturialdeko Ur Partzuergoak urgentziaz okupatu beharrekoak direla «Gernika-Bermeo ur-hornikuntza hodiaren proiektua, Gernika-Busturia tarteko saneamendu kolektore orokorrarekin bat datorren zatian» proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 28an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.