64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1679
66/2017 DEKRETUA, martxoaren 28koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Igorren, «Igorreko San Juan auzoko hornidura-sarearen hobekuntza» proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, «Igorreko San Juan auzoko hornidura-sarearen hobekuntza» proiektuaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko beharrezko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2016ko azaroaren 9an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hamabost eguneko epez prentsan eta 2016ko azaroaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (222. zk.). Geroago, 2017ko urtarrilaren 2an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena egiteko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Igorreko San Juan auzoan kalitatezko ur-hornidura bermatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2017ko martxoaren 28an egindako bilkuran, proposamena aztertu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, deklaratzea Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak urgentziaz okupatu beharrekoak direla «Igorreko San Juan auzoko hornidura-sarearen hobekuntza» proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 28an.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.