62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 3 orri.)
- EPUB (288 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1650
IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Honen bidez, ondorengo zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek.
Aipatutako ebazpenak banan-banan jakinarazteko ahalegina egin arren jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Emandako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuz, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita hamar eguneko epean, hain zuzen ere hala ezarrita baitago Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a.
Justizia zuzendaria,
DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.