62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1647
IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 17koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzearen ondoriozko zehapen-prozedurei buruzko ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau ere eginda:
Interesdunak Plangintzaren eta Prosezu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) ager daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; agertu, edo agertzen ez badira, BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute, edo gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.