62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1645
IRAGARKIA, Energia eta Meategi eta Industria-Administrazioaren zuzendariaren 2017ko otsailaren 17ko Ebazpena, MCCL-4-2016 irekitako zehapen-espedientea erabakitzen duena, jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ezen zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoak aurkezten ez badira; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Ordaintzerakoan, izena (Comunidad Propietarios Domingo Beltran 40-42), espediente-zenbakia (MCCL-4-2016), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zeina baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.