Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1642

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita helburu hau duen kontratua egiteari uko egiten zaiola: «Euskal Autonomia Erkidegoko garraioari buruzko 2016ko oinarrizko informazioa eguneratzea» (DEI 52/01/17).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEI 52/01/17.

d) Iragarkia 2017ko martxoaren 20ko EHAAn (55. zk.) argitaratu zen.

2.– Kontratua ebaztea.

Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2017ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez uko egin zaio aipatu kontratua egiteari; izan ere, Sailaren beste alor batzuetako arduradunekin bilerak eta topaketak gertatu dira, non mahai gainean jarri baitituzte proiektu eta lerro berritzaileak, garraioan eta mugikortasunean isla zuzena dutenak eta dagokion kontratazio-espedientearen bidez kontratatzeko zerbitzuen helburuetan kontuan hartzea merezi dutenak.

Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuarekin bat, jakinarazten da denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala