Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
1641

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: «Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren 9 ediziotako seguritate-zerbitzua, barnean hartuta zerbitzua ematen duen pertsonarentzako komun kimiko baten hornidura».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: 02G/02S/2017.

d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren 9 edizioetako seguritate zerbitzua, zerbitzua ematen duen pertsonarentzako komun kimiko baten hornidura barne.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.

d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia zer egunetan eta zer aldizkaritan argitaratu den: 2017ko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 18. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 45.000,00 euro (BEZa barne).

5.– Kontratuaren esleipena eta formalizazioa.

a) Noiz esleitu den: 2017ko martxoaren 2an.

b) Noiz formalizatu den: 2017ko martxoaren 7an.

c) Kontratista: Prosegur Soluciones Integrales de Seguridad SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 45.000,00 euro (BEZa barne).

Bilbao, 2017ko martxoaren 16a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala