Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1639

EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 396/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguez andreak, Justizia Administrazioaren eta Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko letradua naizen aldetik, jakitera ematen dut Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 396/2016 prozedura arrunta bideratu dela Organizacion Impulsora de Discapacitados erakundeak eskatuta, Promotora Aguayo Diaz, S.L.ren aurka.

Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

43/2017 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko otsailaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Organizacion Impulsora de Discapacitados.

Abokatua: Ojea jauna.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi demandatua: Promotora Aguayo Diaz S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 396/2016 zenbakiko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera hala egokitu baitzitzaion. Frade prokuradoreak egin zuen horretarako eskaera, OID Organización Impulsora de Discapacitados erakundearen ordezkaritzan, Ojea letraduak lagunduta, Promotora Aguayo Díaz, S.L.ren aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baiesten dut Frade prokuradoreak –Ojea jaunak lagunduta– OID Organización Impulsora de Discapacitados erakundearen ordezkaritzan zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako judizio arruntaren demanda, Promotora Aguayo Díaz, S.L.ren aurkakoa –auzi-iheslaria bera–. Horrenbestez, Promotora Aguayo Díaz, S.L. kondenatzen dut OID erakundeari honako hauek ordaintzera: 1.665,53 euro, eta zenbateko horrek sortutako legezko interesa, 2016ko maiatzaren 5etik ebazpen honen egunera artekoa, betiere, alde batera utzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, badaezpada epaia betearaztea beharrezkoa bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo apelazioko errekurtsorik jartzerik.

Promotora Aguayo Diaz, S.L. demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko martxoaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala