Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1638

EDIKTUA, 200/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 200/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Miren Larrañaga Egurrola.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nereida del Socorro Castillo Caldera, Liddieth del Carmen Castillo Caldera eta Arlindo Antunes dos Santos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Arlindo Antunes dos Santos, Liddieth del Carmen Castillo Caldera eta Nereida del Socorro Castillo Caldera-ren aurka, Miren Larrañaga Egurrola-k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta haiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki pagatzera mila eta laurehun (1.400) euroko zenbatekoa, zeina, egoki bada, gehitu egingo baita PZLko 576. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta orobat jakinaraz bekie ebazpen horren aurka ezin daitekeela aurkeztu errekurtsorik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko martxoaren zortzian.

Arlindo Antunes dos Santos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala