62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1637
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 2658/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adost. gb.dib. 2658/2016.
Alderdi demandatzailea: Anca Mariana Patrascu.
Alderdi demandatua: Relu Patrascu.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, ebazpena eman da 2017-02-17an. Ebazpen horren kopia eskuragarri du interesdunak bulego judizial honetan.
Relu Patrascu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.
Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen eginbidea gauzatu ahal izateko.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko otsailaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.