62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1635
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 387/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 387/2016-B prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia, bulego judizial honetan.
Alejandro Mejía Torres demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.