62. zk., 2017ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1630
IRAGARKIA, ahaldun nagusiaren otsailaren 17ko 21/2017 Foru Dekretuaren 1. eranskinaren argitalpenaren hutsen zuzenketa; foru-dekretu horren bidez onesten da Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
2017ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 51. zenbakian, argitaratu zen Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Hain zuzen ere, ahaldun nagusiaren otsailaren 17ko 21/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia (2017ko martxoaren 10eko BAO, 49. zk.).
2017ko martxoaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 56. zenbakian, ahaldun nagusiaren otsailaren 17ko 21/2017 Foru Dekretuaren 1. eranskina argitaratu zenean egindako hutsaren zuzenketa argitaratu da. Euskarazko hizkuntza-eskakizunen derrigortasun-data irakurtzeko hurrenkeran egin da hutsa, euskarazko bertsioan zein gaztelaniazkoan.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 4an amaituko da.
Bilbao, 2017ko martxoaren 21a.
Ahaldun nagusia,
UNAI REMENTERIA MAIZ.