54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1435
IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-laguntza ukatzeko ebazpena jakinarazteko dena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntza ukatzeko ebazpenak eman ditu, proiektu bat sendotzeko laguntzen deialdiaren babesean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egin zuen bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunak eskuragarri du aipatu ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.