Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1434

IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 2koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, onartu egiten da «Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera zabaltzeko tarteari (1. fasea) buruzko informazio-azterlana», eta, orobat, jendaurrean erakusteko izapidea.

Aipatu ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpenaren testu osoa eta alegazioetako txosten teknikoa eskura daitezke Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Lakua I, 7. Solairua; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hara.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpen balioa izango du harentzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 2a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala