Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1424

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 7koa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2016ko urriaren 19ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2016ko abenduaren 2ko EHAA), honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Lehiaren Euskal Agintaritzakoa (520010 kodea, 182. dotazioa).

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2017ko martxoaren 7a.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

MARIA PILAR CANEDO ARRILLAGA.


Azterketa dokumentala