Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1413

AGINDUA, 2017ko martxoaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 26.3.a) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2017ko otsailaren 1ean eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2017ko otsailaren 13ko EHAA, 30.zenbakia), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Sanz Araujo jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 511786; dotazioa: 5; destino-osagarria: 29, osagarri espezifikoa: 0-A.

Bigarrena.– Izendapenak 2017ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala