Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1410

RAGARKIA, Andoni Errazkin Beratzadi jaunari 2017ko urtarrilaren 16ko erabaki-proposamena jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du UPV/EHUko errektorearen 2016ko irailaren 1eko ebazpenarekin, Idazkaritza Nagusiak bidalitakoa eta Estatutuen 70. artikuluan datza.

Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza ahalegindu da espedientearen instrukzio-egilearen 2017ko urtarrilaren 16ko erabaki-proposamenaren berri ematen Andoni Errazkin Beratzadi jaunari, baina ez du lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 eta 44. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.

Erabakia jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako ohar hau izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra: instrukzio-egilearen erabaki-proposamenaren berri jakiteko, diziplina-espedientearen idazkariarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (Helbidea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza, Arriola Pasealekua 2, 20018 Donostia)

Leioa, 2017ko otsailaren 16a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

MIKEL GARMENDIA MUJIKA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala