Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

USURBILGO UDALA
1409

IRAGARKIA, hilerri zaharra behin betiko ixteari buruzkoa.

Usurbilgo Udalak Hilerri zaharra behin betiko itxiko duela ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko erreglamendua onartzen duen urriaren 19ko 202/2004 dekretuko 50. artikuluari jarraiki, itxiera herritar guztiei jakinarazten zaie bertan hilobiratutako senideek dagozkien eskubideen arabera jardun dezaten.

Horretarako, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, eskaerak aurkezteko 3 hilabeteko epea emango zaie interesdunei.

Panteoiei eta hilobiei dagokionez, hilerri zaharreko eraikuntza eta ornamentu elementuak jabetza pribatukotzat joko dira, eta hilerria ixten den momentuan, interesatuei aukera emango zaie elementu horiek eraman ahal izateko.

Usurbil, 2017ko martxoa 1a.

Alkatea,

XABIER ARREGI IPARRAGIRRE.


Azterketa dokumentala