Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1406

IRAGARKIA, administrazioarekiko 55/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 55/2017 prozedura arruntaren izapideen ondorioz. Errekurtsoa Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urriaren 28ko Aginduaren aurkakoa da; agindu horren bidez ebatzi zen 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren deialdiko lekualdatze-lehiaketa Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan.

Beraz, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA AMPARO LÓPEZ ANTELO.


Azterketa dokumentala