Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1388

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «berotzeko sistema hibridoa duen ehun-prozesdore azkar bat alokatzea, erosteko aukerarekin» espedientearekin lotutako lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESIa, Adriano k. VI, 20, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945294104. Faxa: 945006742.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente-zenbakia: G/130/20/1/0750/O101/0000/032017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: berotzeko sistema hibridoa duen ehun-prozedore azkar bat alokatzea, erosteko aukerarekin.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: urgentea.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 56.660,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 56.660,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: bai.

6.– Agiriak eta argibideak eta informazioa: ikus 1a) puntua.

7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 24a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren plegua.

c) Aurkezteko lekua: Arabako ESIaren Kontratazio Administratiboko Unitatea, Adriano VI Kalea 20, 01008 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Prezioa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa, Adriano VI 20, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko martxoaren 30ean, 12:30ean.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa, Adriano VI, 20, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko apirilaren 4an, 12:30ean.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala