Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1387

IRAGARKIA, Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarreko eraikinak energia elektrikoz hornitzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko martxoaren 7ko Erabakia) (Espedientea: 06-200-17).

Kontratu-mota: hornidura.

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidetzea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 400.000,00 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 84.000,00 euro. Guztizko emaitza hau da: 484.000,00 euro.

Burutzeko epea: 2018ko abenduaren 31 arte.

Agiriak eskuratzea: preskripzio teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 12a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala