Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1380

EBAZPENA, Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Ostalaritza alorreko EAEko Esparru Akordioa erregistratu, gordailutu eta argitaratzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko otsailaren 3an, Ostalaritza alorreko EAEko I. Esparru Akordioari buruzko nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zen REGCON erregistroan.

Bigarrena.– Akordio hori ELA eta LAB sindikatuek eta Euskal Herriko Ostalaritza Federazioak izenpetu zuten 2017ko urtarrilaren 9an, eta, geroago, Confebask enpresa-erakundeak.

Hirugarrena.– 2017ko otsailaren 17an zuzenketa bat egitea eskatu zen, Confebask enpresa-erakundearen ordezkaritzaren izenpea egiaztatzeko. 2017Ko otsailaren 21ean egin da eskatutakoa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015-10-24ko BOE), halaxe xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak; dekretu horren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera sortzen da Lan eta Justizia Saila, eta lehen xedapen iragankorrak ezartzen du erregelamendu organikoen indarraldia. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.1.i) artikulua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua.

Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.

OSTALARITZA ALORREKO EAE-KO ESPARRU-AKORDIOA.

1. artikulua.– Langile-eremua eta eremu funtzionala.

Akordio hau honako hauei aplikatuko zaie: Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) Ostalaritzako egungo hitzarmen kolektibo probintzialen eremu funtzionaletan sartuta dauden edo etorkizunean sartuko diren ostalaritzako enpresei eta enpresa horietan lan egiten duten langileei; hitzarmenok indarrean daudenak zein Langileen Estatutuaren (aurrerantzean LE) 86.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioz indarra galdu eta alderdi legitimatuek negoziatzen jarraitzen duten hitzarmenak izan daitezke, edo, hala adostuta, negoziatzeari berriro ekin eta indarra galdu ondoren izenpetzen direnak, estatutu-indarra berreskuratuz.

Beraz, hitzarmen honek bere eraginpean hartzen ditu ostalaritzako zerbitzuak kobratuta ematen dituzten enpresak, aintzat hartu gabe titularitatea –pertsona fisikoak zein juridikoak, elkarte publikoak, erdipublikoak zein pribatuak izan– edo xedeak; zerbitzuok izan daitezke ostatua, edariak eta elikagaiak, denbora libre eta aisiaren edo ikuskizunen inguruko jarduerak edo adierazitako horien zerbitzu mistoak, eta eman daitezke establezimendu edo instalazio finko zein mugikorretan, estalpean zein kanpoan, modu jarraian zein aldizka.

Oro har, modu ez mugatzailean, berariaz hartzen ditu jarduera nagusi gisa honako zerbitzu hauek ematen dituzten enpresak:

– Ostatua ematen duten hotelak, hostalak, turismo-helburuekin komertzializatutako etxebizitzak, ostatu-etxeak, motelak, apartamentuak, bainuetxeak, aterpeak, nekazal-ostatuak eta kanpinak, eta kobratuta ostatua edo janaria ematen duten egoitzak edo establezimenduak.

– Janariak eta edariak ematen dituzten jatetxeak eta catering-enpresak, eta berehala kontsumitzeko produktuak eskaintzen edo zerbitzatzen dituzten establezimendu-mota guztiak.

– Taldeentzako (lantegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta abar) janariak eta edariak saltzen dituzten enpresak, bezeroen instalazioak (sukaldeak) zein enpresarenak erabili; orokorrean, beti ez bada ere, talde handientzako sukaldaritza-zerbitzuak ematen dituzten enpresak dira.

– Enpresa-jantokietan taldeentzako sukaldaritza-zerbitzuak ematen dituzten enpresak.

– Janariak eta edariak ematen dituzten pizzeriak, hanburgesa-dendak, krepe-dendak, ogitarteko-dendak, janari azkarra saltzen duten dendak eta horrelakoak. Etxez etxe saltzeko sukaldean prestatutako produktuak egiten dituztenei dagokienez, ez dira produktu-salmentatzat hartuko, baizik eta prestatutako eta kontsumorako prest dagoen janaria eskaintzeko zerbitzutzat, jarduera horiek establezimenduan bertan nahiz establezimendutik kanpo egin. Aplikazio-eremu honetatik kanpo geratzen dira helburu edo ekonomia-jarduera nagusitzat sukaldean prestatutako produktuak egin eta ondoren produktu horiek etxez etxe saltzea duten enpresak.

– Kontsumitzeko prest dauden janari edota edariak establezimendu finko edo mugikorretan zerbitzatzen dituztenak: elikagaiak eta edariak kafetegietan eta tabernetan, taberna berezietan, garagardotegietan eta antzekoetan.

– Janari edota edariekin batera kafeak, infusioak edo izozkiak dastatzen diren establezimenduak: elikagaiak eta edariak txokolategietan, dastatze-dendetan, izozki-dendetan, te-aretoetan eta bestelakoetan; zine-areto, antzoki, tablao eta antzekoetako anbigu-ak, eta azoka, kirol-instalazio edo beste edozein aretoetakoak.

– Dantzalekuak, diskotekak eta antzeko ezaugarriak dituzten jarduerak (kafe-teatroak, tablaoak, eta abar).

– Kasinoetako, bingoetako, billarretako eta dibertimendu- eta joko- aretoetako janari- edo edari-zerbitzuak.

2. artikulua.– Lurralde-eremua.

Akordio hau EAEko lurralde-eremu osoan aplikatuko da.

3. artikulua.– Indarraldia eta salaketa.

2016Ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arteko indarraldia adostu dute alderdiek. 2016ko urtarrilaren 1era arteko atzeranzko eragina izango du. Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluko ondorioetarako, berariaz erabaki da, behin salatuta eta adostutako iraupena amaituta, 4 urtez aplikatzen jarraituko dela modu oso aktiboan.

Akordio honi dagokionez legitimazioa duen alderdietako edozeinek egiten duen salaketa, LE-aren 86. artikuluaren arabera, idatziz egin beharko da, amaitzeko geratzen zaizkion 30 egunak igaro aurretik, eta bertan berrikusi nahi diren arauak eta berrikusketaren norainokoa jasoko dira.

Salaketarik ez badago, automatikoki luzatuko da, LE-an ezarritakoari jarraikiz.

4. artikulua.– Egitura.

a) Sektoreko negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektibo probintzialen aplikazioa lehenestea EAEren eremuan.

Esparru-akordio honen sinatzaileek uste dute EAEn hitzartutako Ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzialak edo egungoak berritzeko –indarrean daudenak zein ez daudenak– alderdi legitimatuek negoziazio-eremu horretan hitzar ditzaketenak lehentasunez aplikatu behar direla indarrean dauden edo izenpetu daitezkeen estatu osorako hitzarmen edo akordioren gainetik.

Beraz, akordio honen oinarrizko xedea da EAEko ostalaritza-sektorean hitzarmen kolektibo probintzialak hobestea estatu-mailakoen edo autonomikoen gainetik; Ostalaritza-sektorea ulertu behar da EAEko Ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzialen eremu funtzionaleko sektoreak edo jarduera-multzoak hartzen dituen sektorea, indarrean daudenak zein LE-ren 86.3 artikulua aplikatuz indarra galdu eta negoziatzen daudenak edo negoziazioa berriro hartu edo hasten dutenak aipatu indarraldia galdu ondoren.

Hortaz, LE-ren 83.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako arauak adostu dira:

1.– Ostalaritza-alorreko EAEko Esparru Akordioa.

Aplikazioari dagokionez, esparru-akordio hau hobetsi egingo da estatu-mailako beste edozein sektoreko esparru-akordio edo lanbide artekoen gainetik, baita ostalaritzako edozein sektoreko negoziazio kolektiboaren egiturari dagokionez sektoreko beste edozein hitzarmen kolektibotan xedatutakoaren gainetik ere, akordio hau izenpetu aurrekoak zein ondorengoak izan.

2.– Aplikatzeko lehentasuna.

Alderdi sinatzaileek ulertzen dute Ostalaritzako sektore-negoziazioa hitzarmen kolektibo probintzialen bitartez egituratu behar dela; izan ere, usadioz, hitzarmen kolektibo probintzialak aintzat hartu dituzte lurralde historikoen berezitasunak.

Hitzarmenak aplikatzeko orduan, esparru-akordio honek, LE-ren 83.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, EAEn izenpetu eta egun bere gai guztiei dagokienez indarrean dauden lurralde hitzarmen kolektibo probintzialen lehentasuna bermatzen du estatu-mailako edo autonomikoko beste edozein hitzarmen edo akordio kolektibo sektorialen gainetik, horiek akordio hau izenpetu aurrekoak zein ondorengoak izan. Ondorio horietarako, ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzialek araututako gaiak eremu probintzialeko gai propio eta esklusibotzat hartzen dira eta, ondorioz, eremu horretara atxikitakotzat, betiere estatu-mailari dagokionez LE-ren 84.4. artikuluan eta enpresa-hitzarmenei dagokienez LE-ren 84.2 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Izenpetu eta gero, etorkizunerako izenpetzen diren ostalaritzako hitzarmen kolektiboek aurreko paragrafoan ezarritako aplikatzeko lehentasun bera izango dute, baldin eta negoziazio-eremu berean egun indarrean daudenak ordezkatzeko edo, LE-ren 86.3 artikulua aplikatuz, indarra galdu eta negoziatzen jarraitzen direnak edo negoziazioa etenda egonik berriro hartu edo hasten dutenak ordezkatzeko egiten badira.

Negoziazio-eremu bera esaten denean, esan nahi da aurreko hitzarmen kolektiboa ordezkatzen duen hitzarmen kolektibo probintziala dela, eragiten dien sektore edo azpisektoreei dagokienez eremu funtzional berbera duena.

Etorkizunean negoziazio-eremu berrietan hitzar daitezkeen ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzialek lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera aplikatzeko lehentasuna izango dute, izenpetzen direnetik, betiere negoziaziorako legitimazioa duten alderdiek hori adosten badute aho batez.

Negoziazio-eremu berritzat ulertzen da eremu funtzional berri bat duen ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzial bat sortarazten duena, betiere osorik zein zati batean gaur egun existitzen duten hitzarmen kolektibo probintzialen bateko eremu funtzionalean aurretik sartuta zeuden ostalaritzako sektore, azpisektore edo enpresak hartzen baditu; hitzarmen kolektibo probintzial horiek egun indarrean daudenak izan daitezke, edo, LE-ren 86.3 artikulua aplikatuz, indarra galdu eta negoziatzen jarraitzen direnak edo negoziazioa berriro hartu dutenak.

Nolanahi ere, indarrean dagoen lan-legeriak legitimatutako subjektuek esparru-akordio honen eremu funtzionalean sartutako negoziazio sektorial, probintzial edo autonomikoaren eremu berriak susta ditzaten, akordio honen Batzorde Mistoari jakinarazi beharko diote.

5. artikulua.– Batzorde Misto Paritarioa.

Erabaki da batzorde paritario bat ezartzea, akordio hau eta horren inguruan sortzen diren arazoak interpretatu eta ikuskatzeko, betiere horien gaineko eskumena legez edo aplika dakizkiokeen ondorengo erabakien bidez esleitu bazaio.

Akordioa izenpetu duten sindikatu bakoitzeko ordezkari batek eta ugazaben ordezkarien beste hainbeste ordezkarik osatuko dute Batzorde Paritarioa.

Batzorde Mistoaren egoitza soziala Lan Harremanen Kontseiluak Bilbon duen egoitzan ezartzea erabaki da (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua).

Batzorde horrek aholkularitza-zerbitzuak erabili ahalko ditu bere eskumeneko gaietan, zeinak alderdi bakoitzak askatasun osoz izenda ahalko baititu, eta alderdi bakoitzaren gehiengoz hartuko ditu bere erabakiak. Erakunde bakoitzak batzorde negoziatzailean izan zuen ordezkaritza-indar bera izango du, modu proportzionalean.

Batzorde Mistoaren egoitzan idazki bat jasotzen bada, jaso duenak Batzorde Mistoko kideei deituko die bilera egiteko.

ERANSKINA, TALDE HANDIENTZAKO SUKALDARITZAKO AZPISEKTOREARI BURUZKOA.

Talde handientzako sukaldaritzako azpisektore espezifikoari dagokionez, alderdiek adostu dute gai guztietan lehentasunez aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan izenpetutako ostalaritzako azken hitzarmen kolektibo probintzialak (argitaratze-data: Araban, 2013-07-05eko ALHAO; Bizkaian, 2016-01-28ko BAO; eta Gipuzkoan, 2009-02-05eko GAO), akordio hau izenpetu aurretik zein ondoren izenpetutako estatu-mailako edozein hitzarmen edo akordio kolektibo sektorialen gainetik. Ondorio horietarako, EAEn talde handientzako sukaldaritzari gaur egun aplikatzen zaizkion ostalaritzako hitzarmen kolektibo probintzialak eremu probintzialeko gai propio eta esklusibotzat hartzen dira, eta, ondorioz, eremu horri atxikitakotzat, estatu-mailari dagokionez LE-ren 84.4. artikuluan eta enpresa-hitzarmenei dagokienez LE-ren 84.2 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe betiere.

Talde handientzako sukaldaritza arautzen duten hitzarmen kolektiboek, izenpetu ondoren, aurreko paragrafoan ezarritako aplikatzeko lehentasun bera izango dute, baldin eta negoziazio-eremu berean egun indarrean daudenak ordezkatzeko edo, LE-ren 86.3 artikulua aplikatuz, indarra galdu eta negoziatzen jarraitzen direnak edo negoziazioa etenda egonik berriro hartu edo hasten dutenak ordezkatzeko egiten badira.

Negoziazio-eremu bera esaten denean, esan nahi da aurreko hitzarmen kolektiboa ordezkatzen duen hitzarmen kolektiboa dela, eragiten dien sektore edo azpisektoreei dagokienez eremu funtzional berbera duena.

Era berean, alderdiek erabakitzen badute sukaldaritzako azpisektoreari erreferentzia egiten dioten lan-hitzarmen berriak sortzea, horiek ere lehentasunez aplikatuko dira.


Azterketa dokumentala