50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1329
IRAGARKIA, zehapen-espediente bat ireki izanaren jakinaraztekoa dena, Uraren Legea hausteagatik.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betez.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Interesdunei ohartarazi nahi zaie, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Intrukzio-egilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.