Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1325

IRAGARKIA, Honen bidez epatzen dira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 241/2016-D prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek jarritako 241/2016-D prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko martxoaren 14ko Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez argitara ematen baita Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda (2016ko urtarrilaren18ko EHAA, 10. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko martxoaren 2a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala