50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1324
IRAGARKIA, interesdunak epatzeko dena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, 39/2017 prozedura laburtuaren bitartez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Errekurtso hori jarri da, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa prozeduran (2016ko ekainaren 8ko EHAA, 108. zk.) izangai batek aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko azaroaren 10eko Ebazpenaren kontra.
Espediente-zenbakia: PA 198/2016/AD.
Iragarki hau argitaratzen da, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonei deitzeko, aipatutako prozeduran ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean, nahi izanez gero, beren interesak defenditzeko.
Arkauti, 2017ko otsailaren 24a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.