Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1315

54/2017 DEKRETUA, martxoaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordeak diren bereizi. Xedapen hori betetzeko, 44/2007 Dekretua argitaratu zen (44/2007 Dekretua, martxoaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzekoa). Dekretu horrek onartu zituen, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori deuseztzat deklaratu baitzen 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez. Ordutik, hainbat aldiz aldatu da aipatu dekretua, eta, egun, apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda da indarrean.

Lanpostuen zerrendak dira administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko (erabaki horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridikoaren arautze orokorrari eta estrukturalari buruzko proposamena), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostuen zerrenda honek zehazten ditu haien funtsezko ezaugarriak, haiek betetzeko eskatutako eskakizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera (78/2005 Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrendak arautzekoa), urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, bateratzen baititu uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala