Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1314

243/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ematen da argitara bete egin behar dela 108/2016 Epaia, 2016ko maiatzaren 24koa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak emana, Sofía Izquierdo García andreari dagokiona, administrari laguntzaileen kategoriakoa (2011ko EPE).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 2016ko maiatzaren 24an eman zuen 108/2016 epaia ikusita, eta epailearen aginduaren gaia den administrazio-espedientea aurrekari hauen arabera aztertuta,

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 2016ko maiatzaren 24an judizialki erabakitakoaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzan zenbait jarduketa egin behar dira, administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuari dagokionez.

Bigarrena.– Lehenago administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuan gauzatu diren jarduketak ikusita, Sofía Izquierdo García andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideak egiten segitu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 2016ko maiatzaren 24ko erabaki judizialaren ondorioz, eta deialdiaren oinarri orokorren arabera dagozkion izapideak eginda (oinarri horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bitartez onartu ziren), Sofía Izquierdo García andreari onartu behar zaio 19,5000 puntu zituela prestakuntzaren atalean, eta guztira 134,7667ko puntuazio orokorra lortu zuela; hain zuzen, destinoa esleitzeko beste.

Horrenbestez, Sofía Izquierdo García andreari destino bat esleituko zaio Arabako ESIan (Arabako eskualdea, Zaramagako OZ-arratsaldez), txanda librearen bidez, administrari laguntzaileen kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainerako administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, beren horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluak.

Azaldutako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honen bidez betearaz dadila Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 2016ko maiatzaren 24ko erabaki judiziala, Sofía Izquierdo García andreari buruz emandakoa, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren harira.

Bigarrena.– Izapide hauen bitartez epaia betearaztea:

1.– Sofía Izquierdo García andreari onartzea 19,5000 puntu zituela prestakuntzaren atalean, eta guztira 134,7667ko puntuazio orokorra lortu zuela hautaketa-prozesuan.

2.– Sofía Izquierdo García andreari destino bat esleitzea Arabako ESIan (Arabako eskualdea, Zaramagako OZ-arratsaldez), txanda librearen bidez, administrari laguntzaileen kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu ziren deialdiko oinarri orokorretan ezarritako prozedurari jarraikiz.

3.– Sofía Izquierdo García andrea administrari laguntzaileen kategoriako langile estatutario finko izendatzea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian destinoa hartzeko hilabeteko epea izango duela adieraztea. Epe hori ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintzek eta izapideek beren hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertu eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen eta 103.1 eta 109 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala