50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1313
242/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 7ko 612/2014 Epaiaren betearazpena argitaratzeko dena, Ángel Fernández de Lecea Arregui jaunari dagokiona, ingeniari teknikoen kategoriakoa (2008ko EPE).
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 7ko 612/2014 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, hauetan oinarrituta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2014ko azaroaren 7an hartu zuen erabaki judizialaren ondorioz, ebazpen hauek eman ziren:
– 1606/2015 Ebazpena, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Modesto Mateos Bazaga jauna ingeniari teknikoen kategoriako kargutik kentzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 612/2014 epaiaren betearazpenaren harira.
– 1607/2015 Ebazpena, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 7ko 612/2014 Epaiaren betearazpena argitaratzeko dena, Xabier Galdós Eceolaza jaunari dagokiona, ingeniari teknikoen kategoriakoa (2008ko EPE).
Bigarrena.– Interesdunek hautaketa-prozesuan zer egin duten ikusita, epaia betearazteko izapideek aurrera jarraitu behar dute.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2014ko azaroaren 7an hartu zuen erabaki judizialaren ondorioz, 2012ko ekainaren 29ko epaia berretsita, ebazpen hauek eman ziren:
– 1606/2015 Ebazpena, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Modesto Mateos Bazaga jauna ingeniari teknikoen kategoriako kargutik kentzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 612/2014 epaiaren betearazpenaren harira.
– 1607/2015 Ebazpena, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 7ko 612/2014 Epaiaren betearazpena argitaratzeko dena, Xabier Galdós Eceolaza jaunari dagokiona, ingeniari teknikoen kategoriakoa (2008ko EPE).
Interesdunek hautaketa-prozesuan zer egin duten ikusita, eta Xabier Galdos Eceolaza jauna ez zenez esleitutako destinora joan, eszedentzia eskatu zuelako, epaia betearazteko izapideek aurrera egin behar dute.
Horrenbestez, Ángel Fernández de Lecea Arregui jaunari onartu egin zaio destino-aukera, prozesuan 131,3400 puntu izanik, eta deialdiaren oinarri orokorren arabera dagozkion izapideak egin dira (oinarri horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bitartez onartu ziren), eta, horrenbestez, Araba ESIko (Arabako Eskualdea) destinoa esleituko da.
Laugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainerako administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, beren horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikulua).
Bosgarrena.– Prozedura hau izapidetzean, interesdunei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluak.
Azaldutako guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete dadila Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2014ko azaroaren 7ko epai judiziala, Ángel Fernández de Lecea Arregui jaunari buruzkoa, 2008ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan:
1.– Ángel Fernández de Lecea Arregui jaunari Araba ESIko (Arabako Eskualdea) destino bat esleitzea, ingeniari teknikoen kategoriakoa, txanda librearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bitartez onartu ziren deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedurari jarraikiz.
2.– Ángel Fernández de Lecea Arregui jauna ingeniari teknikoen kategoriako langile estatutario finko izendatzea (Mantentze-lanen eta instalazioen erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian destinoa hartzeko hilabeteko epea izango duela adierazi. Epe hori ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.
Bigarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintzek eta izapideek beren hartan jarrai dezatela agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, Ángel Fernández de Lecea Arregui jaunari jakinaraztea eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Epaitegiari komunikatzea.
Laugarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertu eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen eta 103.1 eta 109 artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.