50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1312
AGINDUA, 2017ko otsailaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– José David Díez Llamas jauna izendatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Azterlan eta Programetako aholkulari (kodea: 5166; dotazioa: 2.a; maila: zuzendaria).
Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.
Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da, izendapena egin duen organoko titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.
Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 24a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.