47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ANDOAINGO UDALA
1255
IRAGARKIA, Andoaingo zarata eta Hotsen kutsaduraren aurkako ekintza plangintzari buruzkoa.
Alkatetzak, 2017ko otsailaren 20ko 128/2017 Ebazpenaren bidez, Andoaingo zarata eta Hotsen kutsaduraren aurkako ekintza plangintza hasierako izaeraz onartu du.
Aipatu ebazpena eta dagokion administrazio espedientea jendaurrean daude, egoki irizten den alegazio edo iradokizun oro aurkeztu ahal izan dadin:
a) Espedientea non eskuratu daitekeen: Hirigintza Lansaileko bulegoetan, 9.30etik 13.30era.
Udalaren web orrian (www.andoain.eus) ere eskuratu ahal izango da: Informazio gehiago eska daiteke hirigintza@andoain.eus helbide elektronikoan.
b) Espedientea aztertzeko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: hilabeteko epea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azkenekoz argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Nork aurkez ditzake alegazioak: edozein pertsona fisiko edo juridikok.
d) Non aurkeztu:
– Udaletxean dagoen Sarrera Erregistroan (Andoaingo Udala, Goikoplaza z.g., 20140 Andoain), bulego-ordutegian.
– Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Sarrera Erregistroetan, sinatutako hitzarmenaren arabera.
– Postetxeetan.
Andoain, 2017ko urtarrilaren 20a.
Alkatea,
ANA CARRERE ZABALA.