Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1251

IRAGARKIA, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu bat jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritako arau-hausteengatiko zehapen-espedientean jarritako isuna zatika ordaintzea ebazten da.

Espedientatuari agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, honako hauetan xedatutakoa betetzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

Aginduaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala