Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1249

EDIKTUA, 255/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 255/2016 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Irungo Cipriano Larrañaga kaleko 21. zenbakiko eraikineko jabekideen erkidegoa.

Alderdi demandatua: Alvaro Maria Ordoqui Iceta, Maria Teresa Ordoqui Iceta, Maria Victoria Ordoqui Roa, Ignacio Ordoqui Iceta, Eduardo Ordoqui Iceta, Beatriz Ordoqui Iceta, Maria de los Milagros Ordoqui Roa, Ines Ordoqui Roa eta Maria Haydee-Maria Roa Ocampo.

Gaia: buelo-eskubidearen deuseztasuna edo azkentzea.

Judizio horretan, erabaki da zedula helaraztea alderdi demandatuari –hau da, Alvaro Maria Ordoqui Iceta, Maria Teresa Ordoqui Iceta, Maria Victoria Ordoqui Roa, Ignacio Ordoqui Iceta, Eduardo Ordoqui Iceta, Beatriz Ordoqui Iceta, Maria de los Milagros Ordoqui Roa, Ines Ordoqui Roa eta Maria Haydee-Maria Roa Ocampori–. Zedulak honako hau dio, hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea zer agintaritzak agintzen duen: Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Ebazpenaren gaia: lehenago aipatutakoa.

Nor epatzen den: Honako hauek, alderdi demandatua diren aldetik: Alvaro Maria Ordoqui Iceta, Maria Teresa Ordoqui Iceta, Maria Victoria Ordoqui Roa, Ignacio Ordoqui Iceta, Eduardo Ordoqui Iceta, Beatriz Ordoqui Iceta, Maria de los Milagros Ordoqui Roa, Ines Ordoqui Roa eta Maria Haydee-Maria Roa Ocampo.

Helbideak: ezezagunak.

Epatzearen xedea: aipatu judizioan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatu denez gero.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honetan.

Azaltzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertu ezean, auzi-iheslari deklaratuak izango dira; eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak –PZLb–).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak). Baliabide ekonomikorik izan ezean, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea eska daiteke.

Bestalde, abokatua edo prokuradorea –edo bi-biak– izendatzeko eskatu nahi izanez gero, epatzea egin ondoko hiru EGUNEKO epearen barruan eskatu beharko da.

3.– Bulego judizial honetan, demandatuek eskuragarri dituzte onarpen-dekretuaren kopiak, demandarenak eta harekin batera aurkeztutako agirienak.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

Aipatutako demandatuen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin, betiere Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala