47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1244
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzen duena.
Aztertu da Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerente Jon Guajardo Remachak egin duen eskaera, hain zuzen ere, Laguntza Etikoko Batzordea kreditatua izan dadin bere jarduera burutzeko.
Aztertu dira, halaber, agiriak eta Laguntza Etikoko Batzordeak kreditatzeko izendatutako Batzordeak egin duen proposamena.
Laguntza Etikoko Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Barrualde-Galdakaoko ESIko Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzea.
Bigarrena.– Jarduera-esparrua Barrualde-Galdakaoko ESI osatzen duten zentro guztiak izango dira, eta funtzioak, otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan jasotakoak.
Hirugarrena.– Kreditazio horrek ez du epemugarik, eta indarrean izango da baldin eta Barrualde-Galdakaoko ESIk egoki baderitzo eta 143/1995 Dekretuan ezarritakoak betetzen baditu.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.