Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1231

365/2017 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Laura Aguirre Alberdi andrea kentzen baita Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren kargutik, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 688/2012 Ebazpenaren bidez (uztailaren 10eko EHAA, 134. zk.), Laura Aguirre Alberdi andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari izendatu zen.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Aguirre Alberdi andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko otsailaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala