Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1230

314/2017 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen baita Juan Ramón de la Puente Pagola jauna, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1025/2015 Ebazpenaren bidez (ekainaren 17ko EHAA, 112. zk.), Juan Ramón de la Puente Pagola jauna Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 LegeaE, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Ramón de la Puente Pagola jauna Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2017ko otsailaren 26tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala