Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2017ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1228

AGINDUA, 2017ko martxoaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliaturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Aguirre Huerga jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-zuzendariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/4), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 2a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala